Pepi Astigarraga Urkola

Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Herrian Joxepa deitu izan diote, baina berak nahiago du Pepi. Ama Alkizakoa zuen eta aita Oikiakoa. Amak arropa garbitzen zuen, kanporako; aita arotza zen eta Michelin lantegian egin zuen lana. Lau senidetan hirugarrena zen Pepi: bi mutil eta bi neska ziren. Umea zela, Michelin lantegiaren ondoko etxean bizi izan ziren. Gerra sasoian lau urte pasatu zituzten aitarik gabe, hura kartzelan eta Langile Batailoietan eduki zutelako. Pepi hainbat lanetan ibili izan da, ume-umetatik hasita: arropa garbitzen (amari laguntzen), neskame Donostian, arrandegi batean, dendari... Michelin lantegian ere ibili zen, ezkontzean lana uztera derrigortu zuten arte. Leongo gizon batekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Ikastolaren sorreran parte hartu zuen. 60 urterekin, alargundu ostean, Donostiara joan zen bizitzera (Donostian egin genion elkarrizketa, Mariasun alaba bertan zela). 

Zintak

KodeaDataProiektua
LAS-066 2021 Lasarte-Oriako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gasolindegi ondoko etxean jaioa Bideoaren ikonoa
2 Lehengo Lasarte; geltokia, hipodromoa, komentua Bideoaren ikonoa
3 Baratza zuten Michelin ondoan; gurasoak diru faltan Bideoaren ikonoa
4 Amak besteen arropak garbitzen lan egiten zuen Bideoaren ikonoa
5 Zigorrak jaso arren, eskolara joatea nahiago garbitokira baino Bideoaren ikonoa
6 Antonio Merceroren familia; Michelin lantegia Bideoaren ikonoa
7 Michelin lantegiko lana eta lan-baldintzak Bideoaren ikonoa
8 Ezkondu zenean, lantegia utzi behar Bideoaren ikonoa
9 Neskak ezin bakarrik sartu dantzara Bideoaren ikonoa
10 Errepidean egiten zuten dantza Lasarten Bideoaren ikonoa
11 Baserritarrekin harremana; txerri-jana Bideoaren ikonoa
12 Aita ez zuen ezagutu, gerratik itzuli zenean Bideoaren ikonoa
13 Josten ikasten eta janari-dendan lanean Bideoaren ikonoa
14 Umetan baztertuta, pobreak zirelako Bideoaren ikonoa
15 Gose handia pasa zuten Bideoaren ikonoa
16 Trena Donostiara eta tranbia Tolosara Bideoaren ikonoa
17 Lantegian esan ziotena kanpoko gizonarekin ezkontzera zihoalako Bideoaren ikonoa
18 Seme-alabei euskaraz Bideoaren ikonoa
19 Arraina saltzen I Bideoaren ikonoa
20 Arraina saltzen II Bideoaren ikonoa
21 Seme gazteena ikastolara Bideoaren ikonoa
22 Mailegua eskatu zuten, ikastolari emateko Bideoaren ikonoa
23 Seme-alabei hika, neskei egitea itsusia zela esaten zen arren Bideoaren ikonoa
24 Euskararekiko sentimedua Bideoaren ikonoa
25 Amak Bar Centraleko mantelak garbitzen zituen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia