Miren Zumeta Egia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Usurbilen jaioa, 7-8 urte zituenean familia Lasartera joan zen bizitzera, eliza ondora. Ama Asteasukoa zuen, baina umetatik Lasarten bizi izan zena, Axteasu baserrian; aita, berriz, Usurbilgoa. Miren eskola publikoan ibili zen lehenengo eta gero Michelingo eskolan; izan ere, guraso biak Michelin lantegian ibili ziren lanean (amak laugarren umea jaio zenean utzi zuen; sei izan zituen guztira). Mirenek 14 urte zituenean, bizkiak jaio ziren, eta haiek zaintzea ere egokitu zitzaion. 17 urterekin Bartzelonara joan zen neskame, izeba bati laguntzera, eta zazpi urte egin zituen han. Bueltan Michelin lantegian hasi zen lanean. Lasarten bizi zen andaluziar batekin ezkondu zen, eta lana utzi behar izan zuen. Bi alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-067 | 2022 | Lasarte-Oriako Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute