Maria Jesus Urkiola Soraluze
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Lasarten jaio zen, Geltoki kalean. Aita Matxinbentakoa zuen eta ama Azpeitikoa. Bost senidetan hirugarrena zen. Hamabi urte zituela, Galarditarrek zuten dendan hasi zen lanean. Josten ikasten ibili zen. Paderak egiten zituzten Guca fabrikan lan egin zuen aurrena, eta gero Michelinen ere aritu zen, harik eta ezkondu zen arte. Ezkondu eta gerora ere etxe batzuetan ibili izan zen haurrak zaintzen eta etxeko lanetan. Gizona Aietekoa zuen eta, ezkonduz geroztik, bolada batez Donostian bizi izan baziren ere, Lasarten bizi izan ziren denbora gehiena. Azken urteetan Hernanira joan ziren bizitzera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-011 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute