Mari Jose Olaziregi Alustiza
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1963)
Biografia
Donostian jaioa, Lasarte-Orian bizi izan zen 21 urte ingururarte. Aita errementaria zuen, eta ama bordatzen lan ugari egindako ergobiarra. Landaberri ikastolan ibili zen Marijo, eta bertan izan zituen irakasleek eta giroak literaturzaletu egin zuten. Euskal Filologia ikasi zuen Donostian (EUTG) eta Gasteizen (EHU), eta ondoren ikasten eta ikertzen jarraitu zuen, besteak beste Nevadan eta Alemanian. Literatur kritikaria da eta hainbat ikerketa-lan plazaratu ditu (informazio gehiago). Euskaltzain urgazlea da 2003tik, Center for Basque Studies-eko Basque Literature Series-eko zuzendari, eta MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikerketa taldeko zuzendari. Etxepare Euskal Institutuko Euskara Zuzendaria ere izan zen. Euskal literaturako irakaslea da EHUn. Literaturari buruz egin diogu elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-030 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute