Manuel Ormazabal Sasiain
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1942-2011)
Biografia
Lasarte oraindik Urnietaren eta Hernaniren esku zegoela jaio zen Telleriberri baserrian. Baserri hau "Segaienea", "Goikoetxe" edo "Kaxkarronea" bezalako izenekin ere ezagutzen du jendeak, izan ere, Manuelen ezizena "Kaxkarro" da. 7 senide ziren familian, baina bat txikitan hil zen. Lau anaia eta bi arreba ziren; bera laugarrena. Osaba eta aitona ere beraiekin bizi zirenez, 10 lagun bizi ziren baserrian, "baserri kaxkar hartan", berak dioen moduan. Soldadu joan behar izan zuen arte baserrian aritu zen lanean eta Michelin enpresan ere 9 urte egin zituen. Soldaduskatik etorrita, kamioi bat erosi zuen eta harekin lan egin zuen 34 urtez. Ganadua garraiatzen egiten zuen lan, eta inguruko baserri guztiak ongi ezagutzen zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-002 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute