Iñaki Urruzola Vitoria
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1943)
Biografia
Lasarte-Oriako Geltoki kalean jaio zen Iñaki, nahiz jaio zenean lursaila Hernanirena izan. Lau senidetan hirugarrena da bera. Aita Urnietako Etxeberri baserrikoa zuen; ama Lasartekoa, kaletarra. Aita morroi joan zen Garin enpresara, eta bertan arotzeria ikasi zuen. Aitak tailerra ireki, eta Iñakik lekukoari heldu zion, bere anaiarekin batera. Arotzeriaren inguruan ibili da beti, baita soldaduska egin zuenean ere, Candanchun aritu baitzen eski-estazioko teleaulkiak eraikitzen. Euskal literaturarekin ere zaletu da. Ttakun kultur elkarteko kide. Lasartearra elkartearen sorreran parte hartu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-018 | 2019 | Lasarte-Oriako Ahotsak | Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute