Gabriel Urruzola Aristimuño
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Lasarteko Oztaran bailarako Zatarain baserrian jaio zen. Zazpi senide ziren eta bera hirugarrena. Hamabost urte zituenerako aroztegi batean lanean hasi zen aitari laguntzen. Idiekin garraiatzen omen zuten egurra Plazaolako trenaren geltokiraino. Tren makala zela du gogoan eta, noizbait, haren tximiniak eragindako suterik itzali beharrean tokatu zirela ere bai. Hala ere, urte gehienak (hogeita hamalau, hain zuzen ere) Michelin fabrikan pasatu zituen. Etxean bera gelditu zen gurasoekin eta etxeko lanetan ere zuzen aritu behar izan du beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-004 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute