Larraul (Gipuzkoa)

Txerria hil ondoren ingurukoei partitzera joaten ziren

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txerriaren zatirik hoberenak auzoetan partitzen zituzten. Apaizari zerbait ere ematen zien, medikuari ere bai. Denak tartekoak zirenez denei zerbait eman behar izaten zitzaien. Etxeko txikiena bidaltzen zen partitzera. Ama ere batzuetan joaten zen. Joaten zenari errealen bat ematen zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bai, mahai bajua jarri, [...] jarri ta han tripak atea, ta tripak ateata [...] zintzilika jarri ta udakin ta txukun-txukun garbittu, ta beno, hurrungo eunian o hurrunokuan o, jota puskauta jarri ta, baiño hemen'e usaya bazan ordun'e, txerriyak zittun gauzik hobenak, auzota, bat horrea, bestia honea, bestia horrea, bestia horrea dozenerdi bat tokita partittu, eta etxen iya bat'e ez. Usaye zaharra. Geo bestetikan'e erretzen zittuen ta handikan honea'e ekartzen zien, baiño eztakit ze ze usaya ze zan...
-Ta zatiik onenak apaizai gaiñea?
-Apaizai eamaten genizkon, apaizai're bai, bai.
-Gaiñuntzian ze ematen zitzaien auzokoi o senidei.
-Zer, zeak?
-Oolkik eta.
-A, zeiñei hoik [...]'re tartekua, hangua're tartekua, [...]'re tartekua, [...]'re tartekua, danak tartekuak. A. Danak tartekuak. Ta asko ez zen eamaten baiño, honea pixkat, horrea pixkat, horrea pixkat, eze ez, azkena-azkena etxeako eze ezer ez.
-Ze bialtzen zan, etxeko txikiña o... hola, ume pixkor bat?
-Bai, bai jenealian bai txikiña. Ni're ibili izan nintzan batzutan ta geo, zea're bai, amak'e batzutan eamaten [...] eamaten zun ta, hango attona're honea askotan etortzen zan, ta, [...].
-Ta, ze esaten zan holakotan? Umia jun zea tartekon etxea ta...
-[...] txerriya nola zan hiltzekua ta laiste zala hiltzekua ta holako kontuak izaten zien bai, bueno...
-Baiño, esaten zuen zoze? Behin olkik jasotakon? Esaldin bat hola...
-Ze, zea esango zun geo, orduan zoze ematen zan, o erriel bat o bi errial eo, zeoze juten zanai ematen zitzaion, bai.
-Ta olkik ordaiñetan o ez al zuen esaten?
-Ba, holako gauzaikan... Tartian horko [...] Amonak eman zizkian bi errialeko txulua diruak, zuk ez daki ez ziñun izango, bi errial zian bakoitzak, baliyo zun bi errial ta bi errial, lau errial ta [...] attonak: "A, [...] itteko moun zea!". Zulua izaten zun hola biyak, [...]. Ez zat ahaztuko hoi ez da gaur goizeko kontuba jesus maria! [...]

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia