Arrunt maite du euskara. Behiek ere nahiago euskaraz
Anaiarekin (?) beti egiten du euskaraz. Arrunt maite du euskara. Behiek ere nahiago dute euskaraz. Erdaraz eginez gero, ez omen dute kasurik egiten.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 09a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: LNT-001/011
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararekiko sentimendua
Transkripzioa
-Honekin hitz egin euskaraz?
-Bai, bai; beti hala in degu. Nik honekin hasten balin banaiz, hori, jolas pixko bat iten, beti euskera, gu bien artian.
-Ya, honek jakinen du?
-Bai, neri gustatzen zaide aunitz euskera.
-Bai, e?
-Ez dakit zer [nahi nian]… euskera ongi jakintzia.
-Ba, eskerrak! Maite duzu euskera?
-Maite, arront maite det euskera, arront maite, bai, bai. Behiei ta, behiekin-ta banago, beti euskera iten diet.
-Ulertzen dute behiak?
-Karooo, bai, bai, bai, bai. Nahiago dute behiek ere euskera.
-A bai?
-Bai, baietz. Sartzen diren itxen: “ala, lekure, lekure, segidan!”. Joaten dire [hala], e, segiden. Ta ez zaide /etzaide/ gustetzen erdera, ez du /eztu/ plantik iten.
Egilea(k): Amaia Errazkin (Hernani BHI) , Ainhoa Urruzola (Hernani BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!