Landibarre (Nafarroa Beherea)

Koioteak eta bakardadea, artzainaren lagunak

Koioteak eta bakardadea, artzainaren lagunak Koiote (txakal) anitz zen Nevadan. Axuriak bakarrik erasotzen zituzten. Gauez egiten zuten beren lana, koiote bakarrak axuri mordoa hiltzen zuen. Hartzak ere baziren, baina gutxi. Behin bakarrik ikusi zuen. Erriflea izaten zuen aldean baina ez zen hartaz anitz baliatu. Kalifornian beste artzain batzuk ere izaten ziren inguruan eta elgarretaratzen ziren, baina Nevadan bakar-bakarrik egoten ziren denbora luzez inor ikusi gabe. Nagusia bost egunez behin azaltzen zitzaien. Orain ez dago artzain euskaldunik, indianoek eta hegoamerikarrek hartu dute haien lekua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAN-001-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Koiote (txakal) anitz zen Nevadan. Axuriak bakarrik erasotzen zituzten. Gauez egiten zuten beren lana, koiote bakarrak axuri mordoa hiltzen zuen. Hartzak ere baziren, baina gutxi. Behin bakarrik ikusi zuen. Erriflea izaten zuen aldean baina ez zen hartaz anitz baliatu. Kalifornian beste artzain batzuk ere izaten ziren inguruan eta elgarretaratzen ziren, baina Nevadan bakar-bakarrik egoten ziren denbora luzez inor ikusi gabe. Nagusia bost egunez behin azaltzen zitzaien. Orain ez dago artzain euskaldunik, indianoek eta hegoamerikarrek hartu dute haien lekua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia