Iurreta (Bizkaia)

Behiekin lanean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-025-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gizona basoan zegoen bitartean bera behiekin ibiltzen zen. Egunerokoan egiten ziren lanak azaltzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

da esan duána, gixona biérrera,da ni góxien beiyek batu, eratzitte esníek, ámak erute ustesán, kamíñora bajate abesan, ordúen es euen an nunbaitte búeltie dauen kamíñue esan eon orduen [...] esnie(k) be ára, béko krúsera, ba, soluetati, landati(k) bera, ba, da ámak itte ustesán. Nik itte naban péntzuek emon góxien beiyeri, da esne-beiyek landara etara, bestiek bustértu. lótu, da beiyek sústetako morúku(e)k, “sobre todo” amabi urtien euki giñusen itzelesko beiyek, ikusitte be sustetako moruko, arrimetan be, órren ondoa esin leike juen, baia tire! ain mántzuek isen sien! [...] eitte nabasan ipini bustérriyen, sápa!, almádilla, ganeko mántie ipini, da ekarri bat, lotu bat, da geldi, bestie ekarri artien eutzi, béstie lotu, ipini fundamentuas, da ipini beiyek, lotu garátxue, estosu jaïngo ser dan, erramenttieri engántxetako kateak, ori san ólan, trón(g)ötxu bat, sulótxue, da a sartu busterriyen sulúen, da alákue sartu sotza, atzera korriu estaiyen, da gero a kátia erreminttieri solúen katíetu, da lelego eruete naban góldie basan ero béie basan ero dana dalaku(e), da lélego erute naban leleko erreiyera erúen néuk artu lepúen, da gure amák esan be bai:
- Suri beíttuten nik estai(t) sélan erun leiken ori katxarruorí lepuen.
Ni ólantxik makarra, baie iñddertzue, da jan be bai, gogórra jaten be, ta inddertzu, da ipíni, e, makíñie erreiyen, da sartu káteak lelego biéjien neu éurreti eta, erute nabasan, kóllaria artes jueteko, gero árek esabien lagun bier iñ, e, gero:
- Gora txiki, gora apála, gora txiki, gora apála.
Arek éurreko lagune beño ásko obeto, kantzeualdi bat emote notzien goldaketan eó, labrantza gustiye neuk ibiltte naban, e! [...] oiñ ereitten da apur bat, punta bat, babíe artziarren, baie orduen andi bixímorue etaateko kasik, ganeuentzako asko be urterako ixete san, orduen be ánegak, soluok osu(e) pe ereitte giñusen, da bakar bakarrik gixona biérrien, da labrantzia ibilli naben nik, úrtietan

Egilea(k): Alberto Errazti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia