Iurreta (Bizkaia)

Inguruko erromeriak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Mariak ez zituen Santa Marinako erromeriak ezagutu, Arriandira joaten ziren. Azkorreko erromeriak ere ezagunak ziren. Bakixan ere egiten ziren, baina ez ziren hain ezagunak. Orozketakora, ostera, jende asko joaten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Onek erromeriyonék estau eukin sekule... beti Arriéndik arrapau dau, nik estot esétu Santa Miñan erromeriyarik, Askóiren bes, e!, nire sasóerako mésia bai, oin be eoten da, baia esate abien len, jente ásko eote sala Askórren, asko asko, baia erromeirik estot esétu. Bakiya neu enas jun, baia Bakiyan oin be itten da, ni enas sekule juen, ni gaste gastetan juéngo nítxen, baia nógas? Esta isen olako romériya popúlarra, Bakiyaku(a). Oiñ geiyau itten da, oiñ popúlarrau plantau da, oiñ jente asko jueten da, baia lén esan populárra. Samamesen estot pentzetan isen danik olako romeriyaik, se oin be eoten da or mésia, baia romeriya moukoik es. Emengo au béruneuko ausúek len, nik estot esetu,e!, nire éurreti isen da, baia jenterik geiyen esate abanaittik, Askórren juntau (a)bala. Nik esautu dot basarri erromeiyarik popularrenetaikue, Oósketa, Santiyau, Santiyaun jente asko eote san, gure sasoien be bai.”

Egilea(k): Alberto Errazti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia