Jose Txintxurreta Garmendia Txintxu
Iurreta (Bizkaia) (1929)
Biografia
1929an jaio zen Orozketa auzoko Lebaitegi Goitia etxean. Ama Otxandioko Zelaietakoa zuen eta aita Orozketako Isundegikoa "Isundi". 3 neba-arrebatatik zaharrena da bera. Gerra aurretik Durangon ere bizi izan ziren, Ezkurdi ostean eta Barrenkalen. 5-7 urtegaz San Vicente de Paul ikastetxera joan zen. Gerra sasoian, Karrantzara, Ribadesellara, Lleidako Nalec-era eta Tàrregara, Bartzelonara eta Frantziara joan ziren ebakuatuta 3 urtez, Josek 10 urte izan arte. Etxera itzulitakoan Barrenkaleko etxea apurtuta aurkitu zutenez, Kukutzera joan ziren izeko baten etxera; handik Orozketako eskolara joan zen. Barrenkalera itzuli ziren berriro eta 11 urterekin maristetan hasi zen 15 urtera arte, eta ostean "Artes y Oficios" ikastera joan zen. Bitartean "La Villa"ra joaten zen musika ikasten, 10 urtegaz hasi baitzen musika munduan murgiltzen: 18 urtegaz, Santa Anako abesbatzean 1. tenorea izan zen; 30 urtean orfeoiko kide; Iurretako abesbatzeko partaide ere izan zen. Futbolean aritutakoa, pilotazalea, txirrindularitzazalea eta mendizalea da Alpino Tabira mendizale taldeko kide hau. 20 urtez "Marcha Nacional de veteranos"en parte hartu izan du. 18 urtegaz hasi zen beharrean Ortizenenean. Ezkondu ostean Mikeldin bizi izan bazen ere, azken 36 urteetan Iurretan bizi da. Elkarrizketatzaileetako bat bere suhia da. Bere bigarren elkarrizketa 1991. urtean "Iurreta elizateko euskara eta toponimia" lanerako jasotakoa da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IUR-038 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea | ||
IUR-039 | 1991 | Iurreta elizateko euskara eta toponimia | Alberto Errazti |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute