Hegoi Petite Madariaga

Iurreta (Bizkaia) (1990)

Biografia

Iurretako Amatza auzokoa. Ama du bertakoa; aita, berriz, Valladoliden jaio zen eta sei urte zituela etorri zen Durangora familiarekin. Umetatik gustatu izan zaio musika Hegoiri eta, lehengusina ikusita, soinu txikia ikasteari ekin zion. Hainbat irakaslerekin ibili da ikasten. 17 urte ingururekin hasi zen trikitixarekin kaleak girotzen. 2016 hasieran "Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek" taldea sortu zuen lagun batzuekin batera, rantxera erritmoko kantak jotzeko asmoz. Pixkanaka euren kantak sortzen hasi ziren eta bi diska kaleratu dituzte. Amatza auzoko jaien antolaketan ere ibiltzen da, eta 2014a ezkero Amatzako Trikitilari jaialdia ere antolatzen du.

Zintak

KodeaDataProiektua
IUR-065 2020 Gazte gara gazte

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia