Begoñe Andone Erdoiza Uribarrena
Iurreta (Bizkaia) (1920-2014)
Biografia
Arriandin jaio zen, Iurretan, Matxiñena baserrian. Ume-garaia eta gaztaroa Arriandin egin zituen, baserri-giroan eta jostun-kontuetan. Gerra hasi eta gero Durangora joan zen bere senideekin, aita eta ama Durangoko Batzokiaz arduratu ziren eta. Gogoan du bonbaketaren ostean Batzokiko ikurrina hartu eta gorde behar izan zuela. Gerra hasi zenean, senideekin batera Durangotik alde egin behar izan zuen, Bilbora lehenengo, gero Berangara eta, azkenean, itsasontzi ingeles batean Frantziara. Ondoren, aita Donibane Garazin utzita, faxisten beldur, amarekin itzuli ziren senideak Iurretako baserrira. Gerrako kontuak jasotzeko egin zioten elkarrizketa Durango 1936 Elkartekoek.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IUR-061 | 2012 | Durango 1936 | Durango 1936 Elkartea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute