Ogia nola egin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ITZ-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ogia nola egiten zen azaltzen du. Labea nola garbitzen zuten.
- Auzoa: Larunbe
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1981(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:02
- Erref: ITZ-002/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Ogi itteko, artesa... zun izena; da ganbella bat bezala iñe? ta an botatzen tzen lemixko iriñe. Geo? an itten, entrepien itten tze(n)... zulo at bezala? ta... an botatzen tzen, lemixko... iriñe, ta geo... gatza, geo... ¿la levadura cómo es?
- Orantza?
- Orantza, ta pixke-pixke artzen tzen lanean arrekin? eskus? ta... ore, ya masa gogortzen tzelaik pixkoat? uzten tzen deskansatzen, be... denboa puskuat? ta... ya, biltzen tzen oyal batian, ta an bildu ta uzten tzen, be, bee... azpien paatu... su pixkuat? ez ozteko? ta... ore, oyal ore goortzen tzelaik? ya... masa azten tzelaik? itten tzeen obiek. Baki puskoat? ore... beis masatu? ta... paatzen tzeen, olan gañen, paatzen tzeen... manta? do... mainderia do ola, an uzteko ogiek, beis, beste... denboa pixkoat? ta... an beis, azten tzeelaik gexago? sartzen tzeen labea, erretzeko. Labian, lemixko gal-, garbitzen tzen barneti? ta an sartzen tzeen pala bateki.
- Nola garbitzen zen, edo zerez?
- Garbitzen tzen, pal-, o makil betean punten? partzen tzen... maizen ostoa, o... tzeai, berde balin bäzen? ta garbitzen tzen moo... urian, bostu ore? ta... garbi-garbie utzi labia?...
- Bustu? busti?
- Busti ore? ta... garbi-garbie utzi labia? ta geo obie sartu, ta... labëan, labean aguan? biltzen tzen sue dena, sue ta... zea, la ceniza... autse! sue ta autse dena biltzen tzen, ta arren gañen? koloria artzeko? botatzen zakion... arram-, rama batzuk, su pixkoat itteko, agia, (zuzenduz:) labian aguan? ta... kolorea artzen tzuelaik? uzten tzen ya... denboa... denbora franko, de ogie pixkoat gogortzeko; ta ya, iduitzen tzakiolaik bakotxai, iñik zeola? pal...-akën, sartzen tzen palaki? ateatzen tzen ogie. Ya está, el pan hecho.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!