Joxe Mari Altxu Almandoz

Ituren (Nafarroa) (1940)

Biografia

Iturengo Sarandia etxean jaioa, ama bertakoa zuen eta aita ere Iturengoa. Bost senide ziren (hiru anaia eta bi arreba). Aurretik familian hainbat joan ziren Ameriketara, Argentinara batez ere, eta senitartekoak zituzten Californian ere. Hiru anaiak joan ziren Ameriketara. 1963an joan zen Joxe Mari, 23 urterekin. Orovillen (Cafifornia) egon zen artzain, sei urtean, eta esnetegi batean ere jardun zuen. Ondoren San Franciscora joan zen lanera; lorazain ibili zen handik aurrera: Bakersfielden kokatu zen eta enpresa txiki bat sortu zuen. Bi aldiz ezkondu zen, eta baita bi aldiz banandu ere. Erretiroa hartu zuenean Euskal Herrira itzuli zen (54 urteren buruan). Elizondo zahar etxean elkarrizketatu genuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
ITU-003 2024 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia