Itsasu (Lapurdi)

Gasteizen euskal ikasketak egiten

Gasteizen euskal ikasketak egiten <p>Maddik 2012-2013 ikasturtean hasi zituen euskal ikasketak. Astebururo herrira itzultzen saiatzen da. Alde handia dago Gasteizko girotik Itsasukora.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ISU-004-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maddik 2012-2013 ikasturtean hasi zituen euskal ikasketak. Astebururo herrira itzultzen saiatzen da. Alde handia dago Gasteizko girotik Itsasukora.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ados, bueno orduan oraintxe esan duzu Maddi e? Zuk e duela bi urte ezta? Egin zenuela ikasketak Gasteizen hasi? Eta horrek, nola eragin dio inguruari? Zure ahizpari, lehengusinari? Joaten zaizkizu bisitan? Zu etortzen zera? Ze da, ze martxa daramazu?
-Maddi: bai… ni saiatzen naiz asteburuetan gehienetan sartzen gira, bagira bon, lauzpabost horrela sartzen girenak autoz Gasteizetik. Beraz, lortzen dugu sartzea asteburuetan eta gero… adibidez, hauek badituzte Iparraldean bakantza gehiago gu baino eta Ainhoa etorri izan da hor azkenaldian. Bi aldiz edo jin zira? Pixka bat probatzera ikasle giroa ere, heldu den urteko hautuak egiten laguntzeko eta hola. Beti polita da pixua, badu xarma, ikasle bizia eta gero ostegunetan parranda pixka bat egin, ikusi hiriko giroa, aldatzen du ainitz, hemengo errealitatetik. Erakargarria da ez?
- Ainhoa: bai, bai, erakargarria da.
- Eta zu Maddi, bertan zer zaude e… alokairuan edo?
- M: bai… lehengo urtean amona Aretxabaletan bizi da eta egiten nuen joan-jina Aretxabaletatik Gasteizera. Ta aurten hartu dut pixua, bai hirunaka, alde zaharrean, bikain.
- Nongoak dituzu pisukideak?
- M: pisukideak, eh… bat Zalgizekoa, Xiberukoa eta bestea, Baionakoa. Ikusi hor ere ikusten da lagunak urrunekoak, Lizeoko lagunak.
- Eta Ainhoa, han ikusi duzuna, pixkat, e… bon, lehendik ere ezagutuko zenuen. Hango giroa eta?
- A: bai, ez beharbada ikasle bizia baina bai hango besta eta hola bai baina…

Egilea(k): Matixa Mitxelena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia