Maria Urretabizkaia Aranburu
Itsasondo (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
1930ean jaio zen Beasaingo Muazpi baserrian. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Orendaingoa. 7 anai-arreba ziren sendian. Eskolan Beasaingo ospitalean ibili zen mojekin. 14 urterekin anaia gerrara joan zitzaion eta eskola utzi eta baserrira bueltatu zen, anaia itzuli arte baserrian lagundu asmoz. Anaia gerratik itzuli zenean eskolan jarraitu zuen. Baserritik bizi izan bada ere etxetik kanpo ere aritu zen lanean Beasaingo janari denda batean. 22 urterekin Itsasondora ezkondu zen. Elkarrizketan Itsasondoko kontuak kontatzen ditu Joxepa Galarraga eta Mari Karmen Aramendirekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ITS-007 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?