Migel Inazio Iturrioz Elizegi
Itsasondo (Gipuzkoa) (1920)
Biografia
Itsasondoko Zelatxo baserrian jaioa 1920an. Aita Ermentari etxekoa eta ama Beitiakoa zituen eta 9 anai-arrebatan gazteena da. Zelatxo baserria herriko jauntxo aberats batena zen eta Inazioren gurasoek hartu zuten errentan. Zelatxon bertan taberna zuten eta ama eta Inazioren arrebak aritzen ziren lanean. Eskolan Itsasondon eta ondoren Ordizian fraideetan ibili zen. Umetan akolito ibili zen Itsasondoko elizan. 18 urterekin soldadu joan zen Lizarrara eta ondoren Ebroko frontera joan beharra suertatu zitzaion. Frontetik bueltatu eta arotz lanetan aritu zen Ordizian. Itsasondon ezkondu eta bertan bizi da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ITS-006 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?