Jokin Sarasola Martinez

Itsasondo (Gipuzkoa) (1927)

Biografia

Itsasondon jaioa, gurasoak bertakoak zituen. Aita Itsasondoko alkate izan zen II. Errepublikaren garaian, EAJtik. Jokinek urtebete zuenean, familia Donostiara joan zen bizitzera, baina Itsasondorekin harremana gorde zuten. Izan ere, Pizarrillas Sarasola arbel negozioa zeukaten Itsasondon, eta Jokinek bertan egin zuen lana lantegia itxi zuten arte (1970). Donostia eta Itsasondo artean bizi izan da. Bederatzi senidetan gazteena, 12 urterekin Lekarozko barnetegira bidali zuten, eta Oronoz-Mugairin ere egon zen. Merkataritza ikasi zuen. 30 urterekin naturista bihurtu zen, eta erdi landarejale, ezohikoa garai hartarako. 1978tik aurrera eta duela gutxira arte, korrika ibili da, herri lasterketetan parte hartzen. Munduko txapelketa batean ere izan zen, Finlandian, 82 urterekin. Umetan euskara galdu zuen, baina gero baita berreskuratu ere (Itsasondon lanean hasi zenean), eta euskaltzalea da, Bagera euskara elkarteko kide. 

Zintak

KodeaDataProiektua
ITS-013 2017 Euskal Herriko Ahotsak
ITS-014 2017 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia