Julian Larrinaga Atxabal

Ispaster (Bizkaia) (1927)

Biografia

Kortazar auzoko Goisko baserrian jaio, hazi eta bizitakoa. Azken urteetan baino ez da bizi izan baserritik kanpo. Ume-umetatik hasi zen baserriko beharretan. Gerra aurretik Ekin egunkaria saltzen zuen Ispasterko plazan. Gerrako kontuak eta Ispasterren bizitakoak oso ondo gogoratzen ditu. Ordiziako kale-baserri batean bi urtez morroi egon ostean, Bedaronako (Ea) etxe batean ere egon zen. Australian lanpostu ona eskaini zioten azukre-kanaberak lantzeko eta bertan egon zen zortzi urtez, azken hiru urteak Sidneyn gobernurako lan batzuk egiten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ISP-001 2011 Euskal Herriko Ahotsak
ISP-002 2011 Euskal Herriko Ahotsak
ISP-003 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia