Xantox Gabarain Urretabizkaia

Irura (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Irurako paper fabrikako Etxezarreta etxean jaioa. 4 urte zituela aita galdu zuen eta 9 urterekin Segurako Andreaundieta baserrira joan zen morroi, bizimodua aurrera ateratzearren. Abeltzantzan aritu zen batez ere, 16 urte arte, bizimodu harekin gustura ez zegoela ohartu zen arte. Irurara bueltatu eta Garmendiakoekin aroztegian hasi zen lanean. 22 urte zituela Burgosera joan zen soldaduskara. Infanteria egokitu zitzaion eta oso gustura aritu zen zaldiekin erakustaldiak eginez; motoa, kotxea eta kamioia gidatzeko baimena ere atera zituen bertan zela. Etxera bueltatu zenean, kamioilari gisa aritu zen lanean batera eta bestera. 28 urterekin, Aceros Iruran hasi zen lanean eta kamioia saldu zuen. Inazia Belaunzaran Urruzolarekin ezkondu zen bi urte beranduago eta lau seme-alaba izan zituen. 20 urtez Irurako bake-epailea izan da eta oso gizon maitatua da herrian. Bertsolaritzarako zaletasun handia izan du betidanik, eta bertsolari handiekin bertsotan sarri aritu da, besteak beste, Lazkao Txikirekin, oso laguna zuen-eta.

Zintak

KodeaDataProiektua
IRU-014 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia