Ramon Iturbe Odriozola
Irura (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Plazan elizaren ondoan zegoen Jauregi baserrian jaio eta hazi zen. Baserritarrak zituen gurasoak, Asensio Iturbe aita Irurakoa, eta Anttoni Odriozola errezildarra ama. Haiengandik lana egiten ikasi zuela dio Ramonek eta halaxe egin du bere bizitza osoan zehar; baserrian lehenik eta Irurako Etxezarreta paper-fabrikan ondoren, baita Berrobiko Uranga paper-fabrikan ere. Aukeratzekotan, ordea, garbi dauka baserriko lana nahiago duela, lantegian kaiola batean bezala sentitu izan baita. Mari Karmen Iradirekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen. Baserriaren egoeraz eta geroaz hitz egin digu, baita herri kirolez eta pilotaz ere, pilotazale amorratua baita.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IRU-009 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?