Miguel Angel Arregi Urretabizkaia

Irura (Gipuzkoa) (1931)

Biografia

Juan Felis Arregi zuen aita, Irurakoa; eta Isidora Urretabizkaia ama, Tolosakoa. Biak ere Irurako paper-fabrikako langileak izan ziren eta hantxe bizi izan zen familia osoa lantegiak jarritako etxean. Irurako kaleetan hazi eta hezi zen, tarteka eskolara joanez eta tarteka etxean lagunduz. 14 urte zituela, paper-fabrikan hasi zen lanean hau ere. Denbora librea zuenean, liburuak irakurtzea atsegin zuen, baita ezkutuan jasotako sozialismoaren inguruko haiek ere. Federik ez zuenez, elizara joatea baino sagarrak lapurtzea nahiago izaten zuen tripa zorriak baretzeko. Gazte denborako hainbat kontu kontatu dizkigu; maitasunaz, gaixotasunaz, politikaz eta heriotzaz ere mintzatu da.

Zintak

KodeaDataProiektua
IRU-006 2011 Euskal Herriko Ahotsak
IRU-007 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia