Marimi Ugalde Zabala

Irura (Gipuzkoa) (1940)

Biografia

Elduaingo Benta Berrin jaioa, Irurara etorri zen bizitzera 5 urte inguru zituenean. Eldukoa zuen aita, Anjel eta Irurakoa ama, Clara. Amona berriz, Elduko Bikarioetxeko maistra zuen eta harekin ordu mordoa pasa zituen eskolan. Eskolarako zaletasuna txiki-txikitatik izan du Marimik eta amonarengandik jasotakoarekin, oso garbi izan du andereño izateko bidea jarraitu behar zuela, bere ahizpek bezala. Irurako eskolako ikasketak amaitu ondoren, Tolosako enseñantzetan jarraitu zuen bidea, azkenik Donostiako irakasle-eskolan majisteritzako karrera bukatzeko. 19 urterekin hasi zen lanean, Aduna, Tolosa, Hernialde eta Irurako eskoletan. 1965ean Andoaingo ikastola sortu zuten eta oso gertutik ezagutu zuen ikastolen sorreraren mugimendua. 1973an Bartzelonara joan senarrak Luis Mari Gurrutxagarekin, jatetxea jarri baitzuten bertan. Hiru semeak bertan haziak izan arren, Marimik, beti izan zuen Irura bihotzean eta 1985ean etxera bueltatu zen betiko. 1991ean, udaletxeko kultura batzordean aritu zen lau urtez. 1995ean, berriz, udaletxeko alkate izendatu zuten eta 16 urte pasa ditu lan horretan. Herriko lehen emakume alkatea izan da eta oso emakume estimatua da herrian, herriaren alde ikaragarrizko lana egin duelako. Herriko txikienak asko maite ditu gainera, horren seinale da 20 urte baino gehiago daramatzala dantza eskolak ematen. Emakume alaia eta prestua; zera esaten diote herritarrek: Arazoa non, Marimi han.

Zintak

KodeaDataProiektua
IRU-015 2011 Euskal Herriko Ahotsak
IRU-016 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia