Maria Luisa Armendariz Laplace
Irura (Gipuzkoa) (1931-2020)
Biografia
Irurako kale bakarrean jaio zen. 5 urte ingururekin, ordea, Markinara ihes egin behar izan zuen guraso eta ahizparekin, gerra hasi aurretik aitaren bila etorriko zirenaren beldur baitziren. Gerra pasa bitarteko urteak, Markinako baserri batean igaro zituen eta markiñarrez ikasi zuen. Egoera lasaitu zenean, Irurara bueltatu eta aiton-amonekin bizi izan zen, aita soldadu eraman baitzuten. 16 urterekin, Villabonako Telares lantegian hasi zen lanean, baina neskametzan gehiago irabazten zela-eta, Sacen-eko nagusiaren etxean aritu zen 7 urtez. Gerora, Anoetako Erosle dendan lan egin zuen 25 urtez. Dantzari trebea gazte-gaztetatik, hainbat sari irabazitakoa da baita gerora karta jokoan irabazitakoak ere. Cruz Iraolarekin ezkondu zen eta 4 seme-alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IRU-008 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?