Jexux Mari Arsuaga Azpillaga
Irura (Gipuzkoa) (1941)
Biografia
Ameztoienean jaio eta bertan bizi izan zen 13 urte bete arte. Aita, irurako paper fabrikan lanean hasi zenean, etxebizitza jarri zioten familiari Ameztotinearen aldamenean eta hara aldatu zuten bizitokia. Gazte-gaztetan meza laguntzaile izan zen eta etxean ere laguntzen zuen soroko lanetan. Mekaniko izan zuen ofizio, eta halaxe jardun zuren Tolosako Izaskun Manufakturak-en eta Zizurkilgo Endoki-n, besteak beste. Afiziorik handiena, ordea, xaregintza izan du betidanik. Jokatzen ez omen zen oso ona baina oso gustoko kirola zuen eta Irurako azken xaregilea hil aurretik xareak egiten ikasi zuen harengandik. Harrezkero, azoketan, eskoletan eta Martuteneko kartzelan izan da xareak egiten irakasten. Kirol minorizatua izanik, galtzear dagoela uste du. Hala ere, semea hasia da ondorengotza hartzen eta herriko gazteak ere hasi dira xarean jokatzen. 28 urterekin, Puri Urrestarazu Garmendiarekin ezkondu eta Xare kalean jarri ziren bizitzen. Bi seme-alaba izan ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IRU-010 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa | ||
IRU-011 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?