Txumarraga baserrian jaioa, Irunen
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko maiatzaren 05a
- Iraupena: 0:04:26
- Erref: IRN-023/004
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Zer, non jaio zinen zu?
- Baserri hontan.
- Eta baserri honek nola du izena?
- Txumarraga.
- Txumarraga.
- "Tienes allí... Tienes allí el...".
- Bai, eta aspaldikoa da, ez da? Baserria.
- U! Baserri honek izango ditu... Nik ez dakit beiñon sukaldeko... atiaan... atiaan markuan dago grabatua, e. Eta da "el año... 1700... 1700, oye". Eta oan gaude, aber, 2000... 12... 11, e.
- Bai.
- Pentsazu zenbat urte dittun, e! Bai.
- Bai, bai. Eta zuk hau, hola, holaxe, orain dagoen bezala ezagutu zenuen Txumarraga, ala lehen pixka bat diferentea zen?
- Ez, ez... eta nik ematen diot meritu haundiya gure aurrekoaki, zergatikan pentsazu ze harri... ze harri puska dittun arbol... esto... paretak, e? Eta oan... oan zerbitzen diote bandejan materiala eta gauza. Beiñon hoiek altxatzeko indarra behar zuten gizonak orduan, e. Eta... klaro, hemen bizi dena... bizi dena, pues ez dut /eztut/ pentsatzen, "verdad", gauza hoiek... Biñon nik meritu haundi ematen... haundi ematen diot horreri.
- Bai.
- Den... denboa bateko gizonak bazutela... Eta, pentsazu, horrenbeste urte izateko, baserri honek orduan´e baziren arkitektuak abillak, e! Zergatikan, beittu, bada teillatuan egurra adornua bezala iña, e. Eta orduan ez zen /etzen/ oan bezala altxatzeko...
- Makinarik, ez?
- Ez, ez zen /etzen/ e. Eta bazutela abilidadea orduko arkitektoak´e. Bai. Eta beste aldian, bestia, etxiaan... aldian, etxe honen atzian, badia harriak... puf! metro biñon gehio altua dutenak. Eta nik esaten dut /esateut/: "hoieki laja pakian; ez kendu, e! Baserriya laja dagon bezela". Zergatikan, klaro, urtiakin, pues teillatuak hondatzen die, eta... Teillatu hau egin genun oan dala hiru o lau urte berrittu. Eta esaten zien: "Eta ez duzu /eztuzu/ nahi esto..."...
- Egurra berritu?
- Ez. "Ez duzu nahi..." Nola? Teillatua jarri beharrian, zementua eta... "Ez, ez, ez. Laja, laja. Jangoikoa eta lege zaharrak" esaten diet nik. Eta hola. Lehen bezela dao, baserriya lehen bezela. Klaro, barrena ez. Barrena... pentsazu, larogei urtian, ze... ze kanbio behar den izan. Beiñon sotua, "entrada", lehen bezela dao harriya. Eta barriyoko apaiza etortzen denian –oso lagun zaharrak gea, eta–, esaten: "ez pentsatu nik esaten dutela, e, baiñon ez pentsatu harri hori kentzia, e! Zergatik, zergatikan da sanua, eta horrek du meritu [haundiya], aber pentsatu harriya hoiek nundikan ekarri zittuten, hor dena jartzeko. Oan zemento plaka bat bota, eta "vale", Beiñon hori... hori hor da. Eta ez kendu, e!" Eta "Ez, nerekatikan ez dut kenduko, biñon nik konprenitzen dut ni... nere ondotikan heldu direnak, pues, ez dute /eztute/ pentsatuko nere... nik bezela igual. Eta nahiko dute, pues... jarri behar bezela, e. Biñon sotu hori hola geldittu da, bai.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!