Irun (Gipuzkoa)

Anaiak anaien kontra, gerran

Anaiak anaien kontra, gerran <p>Gerra eta gerra ondorena. Gerra hasi zenean, bost urte zituen. Frontea etxean zuten. Bizilagunak gazteak ziren, eta gerrara eraman zituzten. Gero, nazionalek beste anaiak eraman zituzten. Elkarren kontra borrokan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IRN-020-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra eta gerra ondorena. Gerra hasi zenean, bost urte zituen. Frontea etxean zuten. Bizilagunak gazteak ziren, eta gerrara eraman zituzten. Gero, nazionalek beste anaiak eraman zituzten. Elkarren kontra borrokan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra etorri zen ta gero, kozkortutakuan, gerra ondorengo gose urtiak…
- Ui, bai… Urte txarrak baitzien, oso txarrak… Gerratien, gerra, klaro, ni hogeita hamaikakua naiz. Eta hogeita hamaseian gerra zeatu zen, eta gure itxian zagon frentie. Gerran. Gure itxetikan beste goiko baserriyak eta mendiya, han beste frentiak. Gure bizilagunak zien gaztiak, gu giñen umiak. Biñon beste aldian, bi bizitza zen, gure baserriya bi bizitza dittu. Eta, beste bizitzan zien denak haundittuak. Eta lehemixiko etorri zienak gerran, naz… Este… Hartu zittuzten, billatu zittuztenak itxian, zertik haik’e bazian beatzi o hamar o senidiak, eta ia denak mutillak, eta mutil gaztiak hartu ta eaman zittuzten beudekin frentea. Gero, etorri zien bestiak, aurrea, batzuek eskapo, bestiak aurrea, ta billatu zittuzten bestiak, eta jarri zittuzten anai batzuek bestian kontra, gerran.
- Ordun etxe batekuak…
- Etxe batekuak…
- Elkarren kontra…
- Anaiak, anai batzuek bestien kontra. Zertik lehenbixiko eaman zittuzten batzuek, ta gero bestiak sartu zienian bestiak hartu zittuzten. Ta hoik denak ikusi genittun guk gerran.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia