Irun (Gipuzkoa)

Bizimodua baserritik: tratua eta esnea

Bizimodua baserritik: tratua eta esnea <p>Baserritik bizi ziren. Tratuaren plazara: berdura eta fruta. Esnea etxez etxe partitzen. Kateara astoarekin eta karroarekin, eta gero tranbian, ahizpa bana toki batera. Donostia, Errenteria, Irun... Bretxa. Igandetan, biak Errenteriara feriara. Irungo plaza, gaur Mendibil dena. Abastos ordaindu behar zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IRN-020-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserritik bizi ziren. Tratuaren plazara: berdura eta fruta. Esnea etxez etxe partitzen. Kateara astoarekin eta karroarekin, eta gero tranbian, ahizpa bana toki batera. Donostia, Errenteria, Irun... Bretxa. Igandetan, biak Errenteriara feriara. Irungo plaza, gaur Mendibil dena. Abastos ordaindu behar zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aitta zertara dedikatzen zen?
- Baserriyan.
- Baserriko lanak?
- Baserriko lanak.
- Eta ama ere bai.
- Ama're bai.
- Tratuakin?
- Tratuakin, bai. Gu bizittu gea tratuakin, o sea, berdura, asko iten zen, eta... fruta're bai, fruta're bai asko zen. Gereziya ta mixpira ta sagarra ta denatetikan. Fruta asko zen. Eta horrekin bizitzen giñen. Esnia, eamaten genun, geo nik itxi atea, eta gero partittu, tratua´re... harekin batian eamaten genun, eta itxe askotan esnia hartzen ziguten tokiyan hartzen ziguten fruta o berdura, 're bai, eta gainekua plazan saltzen genun.
- Nola juten zinen?
- E... Gu... E, Be... Itxetikan, baserritikan, Bentaseiño, tranbia hartzea etortzen giñen astuakin, eta karruakin. Eta gero juaten giñen bi ahizpa, aski gaztetikan hasi giñen, eta bat Donostira, eta bestie Errenteira o Irunear o segun nun ikusten genun benta hobiek zielar o... Harra juten giñen.
- Ordun ez beti toki batera.
- Ez. E... Ahizpa gehiena juaten zen Donostira, ni biño gaztegua zen, bestia, Donostira juaten zena. Ni biño bi urte gutxiyo. Eta... Harrek hartu zun kostunbre Donostira juateko eta Donostira asko juaten zen. Eta ni juaten nintzen Errenteira o Irunea.
- Donostiara ze tokitara?
- E... Bretxara.
- Bretxara.
- Eta... Gero, e... Irunen, eta Errenteiyan eta Donostiyan ibiltzen giñen astian. Eta igandetan juten giñen Errenteira biyek, zertik Errenteiyan izaten zen feri bat. Plaza bertan, kanpoko aldian, izaten zen feriya. Etortzen zien arropa ta... saltzea. Eta jende asko, kanpokua're bai, etortzen zen konprak ittea. Eta guk han saltzen genun igandetan.
- Ordun egunero...
- Egunero. Ez zen igandikan eta ez zen deus.
- Ta... Irunera juten ziñeten saltzera, ze tokitara?
- Irunien... Irunen bat barka... bat bakarra zen, plaza, oain merkau Uranzu dena... Pues hori. Merkau Uranzu ez, merkau Mendibil. Mendibil, o... Bihian dagona, oain... oain ez dago beste... zerikan hor.
- Ta zure postua... eukitzen zenun han, ordaindu iten zan, nola, nola...
- Ordainduta, ordainduta. Juten giñen, eta hartzen genun tokiya, ta ordaintzen genun, etortzen zen abastoskua, ordaindu harreri ordaindu behar zena. Geo pagatzen zen hemen... Bentasen bertan, pagatzen genun ya... zera bat. E... Ez naiz akordatzen nola zun izena harrek. Tratua izatetikan, barriyotikan ateatzeko ya pagatu behar genun a... arbitrios, abastos. Pagatu ber genun. Ta gero plazea juatian han berriz plaza, tokiya hartzen genuna, eta han berriz abastos. Pagatu ber zen alde guztitan. Gero salduta sosik ez bagenun hartuko're, lehenbiziko ondo pagatu behar genun denak. Eta gero, pues hori, astian toki hoi eitera eta igandetan Errenteira bakarra, zertikan beste gaiñekuak itxi itten zien.

Egilea(k): Kike Merino

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia