Irun (Gipuzkoa)

13 urte zituela galdu zuten aita

13 urte zituela galdu zuten aita <p>Ama bertakoa zen eta aita Lezon bizitua, baina Goierrikoa jatorriz. 13 urte zituen aita hil zenean. Mendira joaten ziren aitarekin, kamamila biltzera; Goierrira ere joaten ziren berarekin, senitartekoak bisitatzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IRN-020-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama bertakoa zen eta aita Lezon bizitua, baina Goierrikoa jatorriz. 13 urte zituen aita hil zenean. Mendira joaten ziren aitarekin, kamamila biltzera; Goierrira ere joaten ziren berarekin, senitartekoak bisitatzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gurasuak... Ama baserriyan jaiua eta aitta Lezon bizi zen.
- Ta Lezokoa zen?
- Lehen-lehenotikan ez dekigu seguro ze herritan... gurasuak ze herritakuak zien, hor, Goierrikuak zien. Miño aitta oso gazteik hil zen, eta gu umiak giñen, eta ez genun gauz... asko, ondo, nahi genun bezela jakin. Ez da posible. Zertikan... amakin aixego [gosetzen] zea, aitta bizittu bazen, ondo, biñon nik hamahiru urte nittun aitta hil zenian. Eta... berrogei urtekin hil zen eta gu denak ttikiyak giñen. Ni nintzen senidetan hirugarrena... eta hamahiru urte nittun nik aitta hil zenian. Asi ke... gutxi dakigu... aittak kontatuta, gu akordatzen /akortzen/ gea gauza asko, aitta juaten zen guekin mendira, eamaten zigun mendira kamamillu biltzea, ta... aittakin juaten giñen familiyari bixitak ittea, ta hori txandaka hartuta, batian bat, bestetan bestia, eamaten zigun parientiken itxea bixitak ittea ta hori... Aittak! Biño... hamahiru urte bitarte. Hortikan aurrea posible duzu in... jakin, galdetu gauza asko gehio. Biño... geldittu giñen asko asko jakin gabe. Hola geldittu giñen, goguakin.

Egilea(k): Kike Merino

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia