Irun (Gipuzkoa)

Lehenengo sega txapelketa

Lehenengo sega txapelketa <p>Segan nolatan hasi zen. Correos enpresan zebilela, Berako batek Bidasoako sega txapelketa aipatu zion. Tolosara joan zen, segak erostera. Sega-jartzailea. Sega motak. Irabazi egin zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IRN-007-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Segan nolatan hasi zen. Correos enpresan zebilela, Berako batek Bidasoako sega txapelketa aipatu zion. Tolosara joan zen, segak erostera. Sega-jartzailea. Sega motak. Irabazi egin zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Segan noiz hasi ziñan? Sega… Sega apustuk izaten zien ordun o…
- Apustuik ez zen /etzen/ izaten orduan… Hemen, Bera Bidasoan hasi zien “Campeonato Bidasoa” edo… hola, eitten hasi zien, hor, fuboleko kanpua Bera Bidasoan bada, kanpo Gure Txokoa, uaindik han dago, noski! Ez dut uste uaindik kendu dutenikan hura… Gure Txokoa. Ta han, eitten hasi zien Bidasoko txapelketa bat o… Itten zutela, ta, ni ordun ya, ezkondu ta geo hasi nitzen Correosen lanian, Irungo estaziyuan. Ta zea zen orduan, trenak-eta ekartzen zuten korrespondentzia, karga-deskarga, ta geo aperturak eta gauzak eta… Batzuk uste dute Correos zea, karterua bakarra dala, biño guk beste lanak itten genittun. Frantzitik etortzen zen asko. Ta, korrespondentzia, ta hemendik hara ere bai, ta han, lanin ai giñelik, bazen Bera Bidasoko mutill bat guekin, txofer ibiltzen zena kamionakin, biño zea, furgonetakin. Ta harek, hola, eun batian aittatu zun, sega apustu bat ta eztakit ze ta, han’e itten zela, zean, Bera Bidasoan, ta urtero batek irabazten zuela /irabaztentzuela/. Hango batek. Ta nik esan nion ordun: “bai, gu ez gattuk faten ta!” Hala, en plan de bromas o cachondeo, bai, “harrek irabaziko dik, gu ez gattuk faten ta!”. “Bai, fan, fan, fan!”. “Emantzak apuntia!”. Ta baita eman harek, apuntia! “Ui la ostra… Uain ze in ber dugu…”. Uaindikan segik ez nuen, fundamentukoik! Igual itxian aitzeko bai, biño hara fateko sega pare bat onak behar tzien… Ta apuntia eman dute ta apuntia eman… Ui, meka… Uain berriro lagun, hor, kuadrilla, hor kuadrilla ikusi duzue, kuadrilla hoi zen, katxondeuan: “Hi! Hola ta hola Berara fan ber diu, segara fan ber diu” ta bai, ta “bueno, konforme”… Seittun lagunak denak konforme zien fateko. Ta, nijua, Tolosara joan nintzen, ferira, ta han bazien Arana… Bi anai, eztakit ezautzen dittuzuen /ezautzenttuzuen/, ferian ibiltzen zienak. Seme bat oaindik hor segitzen du, Hernanin ta, etortzen da, erremintak, segak eta saltzen dittuena, Hernanin… Pues, haiken atta ta osaba zien, bi anai, Arana hoiek. Ta haiek zittuzten hola segak eta joan nitzen hara ta esan nion: “Bira, hola ta hola, fateko zera in diu ta… Bera Bidasora, txapelketara ta, segak behar dittit; bi sega behar dittit /behaittit/”. Ta bueno, bat bazula prepatua, Ipintza edo zela, zera, jartzaillia ta… Bazula bat harek prepatua, biño, han, Anoetan, ta Tolosatikan Anoetara izango die bi-hiru kilometro… Ta handikan esan zien “bueno, beste zerbaitte in behar baldin badit… Nik ekarriko dit /ekarrikoit/ sega!, prepatua zekak harrek-eta, bat behintzat” eta… Hala, guk han zerbaitt in beharra izango genun ta, behintzat handik bi ordura edo, han presentatu zen bere sega harrekin. Ta, sega hura diferente jarriya zeon, gu leheno oso irekiyak ibiltzen genittun, oso irekiyak, ta hura berriz, itxiyago jarriya, ta beste formakua, ta… Harrekin hasi nitzen ta sega jartzaille harek esan ziola— hura Ipintza, neri…— aber zein zen segari hori, berak nahi ziala izautu, ta ui, hola ta hola, Irungua, ta zeiñek eman zion harrek eta hura etorri zen baserrira, harrek launduko ziala, ta beste sega ere jarri ta… Bueno, hala fan giñen ta… Lehemixiko urtian irabazi nun, fanta…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia