Teresa Eizagirre Ondartza

Irun (Gipuzkoa) (1928)

Biografia

Donostiako Añorga auzoan jaioa, ama Antiguakoa zuen eta aita Errezilgoa. Bost urte zituenean Irungo Katea auzora joan ziren bizitzera, Ezurriki baserrira. Gerra etorri zenean, anai bat preso hartu eta desagertarazi egin zuten; beste bi anai soldadu eraman zituzten ondoren. Bederatzi senidetan zortzigarrena, auzoko eskolan ibili zen Teresa, eta gero baserriko lanetan. Esnea partitzera joaten zen, astoarekin. Hogei bat urte zituenean familia Behobia auzoko Gazteluzar baserrira joan zen bizitzera. Auzoko mutil batekin ezkondu zen, Larrezubikoa, eta Gazteluberri etxea egin zuten bizitzeko. Bost seme-alaba izan zituzten. 

Zintak

KodeaDataProiektua
IRN-037 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia