Pello Urtxegi Ruiz

Irun (Gipuzkoa) (1937-2022)

Biografia

Meaka auzoko Urjauzi etxean jaio zen, meatzeetako apopilo etxean. Aita, Igantzin jaioa, meatzeetako arduraduna zen eta ama, berriz, irundarra. Bost senide ziren. Auzoko eskolan ibili zen, baina artean mutikoa zela hasi zen aitarekin lanean, txanpinoiak hazten meazuloan. Meaka dantza taldearen bultzatzailea izan zen, eta lan handia egin zuen auzoko ohiturak berreskuratzeko. Meaka auzo elkarteko zuzendaria izan zen hogei urtean, eta baita auzo-alkate ere. Ezkondua; lau seme-alabaren aita. Etxean gaztelaniaz hitz egiten zuten, eta bere kabuz ikasi zuen euskara, lagunekin.

Zintak

KodeaDataProiektua
IRN-004 2010 Euskal Herriko Ahotsak
IRN-005 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia