Patxi Urtizberea Lekuona
Irun (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Oiartzungo Azerigorri baserrian jaioa. Ama bertakoa zuen, eta aita Irungoa. Bost urte zituenean Mendiondo baserrira joan ziren bizitzera, Irungo Olaberria auzora. Hango auzo eskolan ibili zen, baina ez luzaro, hamar urterekin Meakara joan baitziren, Iruxulota baserrira. Ibarlako eskolara joaten zen. Amak tratua saltzen zuen plazan. Hamar senidetan zaharrena izaki, 14 urterako lanean zebilen, baso lanetan. Ondoren argiketari ibili zen udaletxean, eta 26 urterekin garabi-gidari gisa hasi zen, eraikuntzan. Aiako emakume batekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten. Azken 28 urteetan Behobian bizi dira. Besteak beste, sendabelarrei buruz hitz egin du. Meaka dantza taldekoa da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IRN-035 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
IRN-036 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute