Lazaro Artola Carrillo Laxo
Irun (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Katea auzoko Otxoenea baserrian jaioa. Aita bertakoa zen eta ama Ibarla auzokoa. Lau anaitan bigarrena, sei urterekin hasi zen auzoko eskolan, baina segituan ardiak zaintzera bidali zuten amonaren baserrira. Hamar urterekin bueltatu zen eskolara, eta maisuak mutikoak ikasteko balio zuela esanda, Floresera bidali zuten (San Francisco de Asis ikastetxea). Arabara ere joan zen hiru udatan, behizain, erdara ikastera. Aduanako bulego batean hasi zen lanean; 1972an aduana ajente titulua atera ondoren, bere kontura jarri zen. Irungo Usategieta baserriko Mari Carmen Tolosarekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten. Meaka dantza taldeko kideak izan dira biak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IRN-032 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
IRN-033 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute