Junkal Aizpurua Igiñiz
Irun (Gipuzkoa) (1925-2018)
Biografia
1925eko azaroaren 10ean jaio zen Junkal, Irungo Urdaiñe (Urdaienea) baserrian. 30 urte bete zituen egun berean ezkondu zen Jose Andres Aizpiolearekin, Urjauzi baserrira. Lau senidetan zaharrena zen Junkal, eta irundarrak zituen gurasoak. Ama Urdaiñe baserrikoa zen, eta aita ere Irungo kanposantu inguruko beste baserri batekoa. 1936ko gerran, Junkalek 11 urte zituela, Hendaian hartu zuten babes hiru anai arrebak (anaia txikiena ez zen artean jaio) izeba baten etxean; baina gurasoak Urdainen geratu ziren aziendak zaintzen. Junkalek ez daki zehatz-mehatz zenbat denbora egin zuten Hendaian, baina ongi gogoan ditu kezka handiz bizitako egun haiek, Irun sutan eta ke artean ikusten baitzuten.
Irungo Junkal parrokia ondoko Etxeberria eskolan ibili zen. Baserriko zein etxeko lanetan jardun izan du beti Junkalek; gaztetan, baserriko kanpo lanetan aritzen zen aitari laguntzen, eta esne partitzen ere ibili zen.
50 urte inguru zituela, Urjauzitik Irungo Larreaundi auzoko etxe batera joan ziren bizitzera Junkal, Jose Andres senarra eta seme-alabak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IRN-044 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin | ||
IRN-045 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?