Joxe Mari Telletxea Lasa
Irun (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
1937ko urriaren 3an jaio zen Joxe Mari, Irungo Olagarai baserrian, eta bertan bizi izan zen 26 urte bete bitarte. Seme bakarra izan da Joxe Mari. Gaztetan baserrian aritu bazen ere, Iberduerorentzat lanean hasi zen gero, eta langintza horri eutsi zion erretiroa hartu bitarte.
Iberduero enpresarentzat lanean aritutako lehen urteetan, argiaren prezioa kobratzen ibili zen Joxe Mari, etxerik-etxe; Irunen gehienbat, baina baita Hondarribian eta Gipuzkoan barrena ere. Lan bera egiteko hamaika modu ezagutu du Joxe Marik, eta hainbat urtetan zehar langintza izan duenari buruzko hainbat jakingarri eskaintzen ditu.
Biriatukoa zuen aita, eta baita aitaren gurasoak ere. Biriatutik Irunera aldatzen lehena Joxe Mariren aitona izan zen, Kateako Ezurriki baserrira, morroi. Familia bertaratu zuen gero, eta handik Olagaraira aldatu ziren. Gogoan ditu Joxe Marik bere aiton-amonek esaten zituzten hainbat hitz (orgatxoa, kanita, …), Irunen ezberdin esaten baitziren; hala ere, berak dio berdintsuak iruditu izan zaizkiola berari, funtsean, Biriatuko eta Irungo hizkerak.
Ama Irungo Bentetakoa zuen Joxe Marik, Katea auzokoa, Otazpi baserrikoa. Otazpi baserria koartela egiteko bota zuten gero.
Joxe Marik txakurrarekin ehizera joatea izan du beti zaletasun, eta gai horri buruzko kontuak ere aipagai ditu, beste askoren artean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IRN-047 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute