Baltsean ibili ondoren konfesatu beharra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IKA-001-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ikaztegietan ermita bat zegoen (Zubiaurre jatetxea dagoen tokian, ikus mapan) eta Pilarreko Ama Birjinaren egunean festa egiten zutenean baltsean dantzatzea galarazi zuten. Orduan Aldabako auzora joatea erabaki zuten. Ordizian berriz baltsean ibiltzea libre zen. Ordiziako kuadrillarekin oso ongi pasatzen zuen. Igandero musika egoten zen eta dantzan ibili ondoren konfesatu behar izaten zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:03:03
- Erref: IKA-001/026
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Aisia » Kultura » Dantza , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak
Transkripzioa
- Hemen´e ez zuen uzten, baiño guk itten genun e.
- Hoi da, hoi da, hoi da, hoi ahaztu in zait! Hemen iten zenuenen, hemengo apaizak esan zun bea bizi zan arten …
- Alkatek esan zun hoi.
- Alkatiak?
- Bai.
- Nola zan hoi, nola zan hoi?
- Festak itten giñu... hemen ermitta bat dao gure etxe inguru, auzo hortan. Eta hor itten zien, taberna, hor, Toki-alai edo hoi, Zubiaurre eo ez dakit, jatetxe bat dao. Bai, badakizu? Beno berdin da ez balin badakizu´re.
- Bai, zubiaurreko paren dao.
- Bai, hoi da. Hor itten zan Amabergin Pilarikakua zan, eta urdun Pilarikatan itten zan festa, eta han balsen ibiltzen giñan gu. Ta behin in zigun /intziun/ galazi. Ta urdun esan gendun, kuadrilla bilduta: “A bai? Ba, zea jungo gaittuk ba, Tolosako auzo batea“. Tolosako auzo horta jun giñen. Bueno hemen beheran dao, zeatik muga itten du ta, errekak itten du /itteu/ muga ta.
- Aldaba?
- Aldaba. Tolosan auzua da, ta han zer esateik ez alkatek, ez geunden Ikaztegietan ta.
- Errekan beste aldea balsen ta [...] amorrazita.
- Bai.
- Hue bizi zan... hue alkate zeon bitarten ez omen zan herri hontan ingo balsen.
- Pekatua zan ordun dana.
- Onbre. Mutillai helduta ibiltzea zuk ba al dakizu zer zan…?
- Bide txarra, bide txarra. Ta, ordun, Ordizin derrepente han libre?
- Hauntza jun ta guk kuadrillan danok itten gendun. Earki asko pasatzen gendun guk han.
- Hoi izeban etxen bizi ziñala?
- Bai.
- Han kuadrilla’re in zendun?
- Bai, han launak in gendun, in nittun. Oaindiken’e harremana baudaket nik.
- Bai?
- Bai.
- Nola, inguruko auzoko gaztek? O nola ezautu zenittun?
- Ordizin? Ez dakit nundik nora baiño gu kuadrillatxo bat bagiñen, mordoxka bat bagiñen, zazpi-zortzi bat o. Eta bueno, burun pasa’re ez [ez gendunik] in behar mutillekin dantza! zeatik musika eoten zan igandero Ordizin, hua herri haundixogoa ta. Gu ibili itten giñen. Gero konfesatu in behar…
- Ordun komerik
- Ordun komerik
- Esaten zenuen, hola ta hola ibili nitzan ta…?
- Onbre!
- Ta apaizak ze esaten zizuen ?
- [Hik beakin bietan] igual.
- Behin ta berriz konfesatzea jun ta hola ez zizuen esaten, “joe neska, aurrekon’e bai ta”...
- Hoi pentsatzen det gogoan ez zuela eukiko, ez dakit… Pentsatzen det, jende gehio’re juten zan ta, danak gogoan ez zittuela eukiko pentsatzen det, ez dakit.
- Ibiltzen al ziñaten nahita “Aurrekon apaiz harekin eon niñunan konfesatzen ta bestiana jungo naun aste hontan ta”, ibiltzen ziñaten pentsatzen?
- Ni igual bai e, [jakiñ...], ez daket gogoan baiño...
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!