Pina Amundarain Esnaola
Ikaztegieta (Gipuzkoa) (1931)
Biografia
Ikaztegietan jaioa, Benzunzibar baserrian. Aita jaiotetxe berekoa, eta ama Altzagakoa. Hamar senidetan bigarrena. Hiru bizitzako baserria zen beraiena. Aitak etxetik kanpo egiten zuen lan, lantegian, eta ahizpa zaharrena, neskame lanetan aritzen zen, etxetik kanpo hura ere. Pinak orduan, amari laguntzea izan zuen ardura, txiki-txikitatik. Etxeko jiran ibili zen urte askoan, anai-arrebak zaintzen eta etxeko lanetan laguntzen, gehienbat. Bere zaletasun nagusia, ordea, orduz geroztik, baratzeko lanetan jardutea izan da. Ikaztegietara bertara ezkondu zen, eta han bizi izan da beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IKA-002 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?