Maria Jesusa Olaberria Uliondo
Ikaztegieta (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Ikaztegietako Artano baserrian jaioa. Ama Artano bertakoa zuen, eta aita Beidakar baserrikoa. Hamalau senide izan ziren denera (Maria Jesusa laugarrena), eta denbora batean bi baserritan bizitzen ere egon omen ziren, Artanon eta Beidakarren. Maria Jesusa "señorita de compañia" gisa joan zen Bilbora, hogei urterekin. Han, gero, ofizinan hasi zen lanean publizitate agentzia batean. Hogeita zortzi urterekin, ordea, Ikaztegietara itzuli zen, etxera, eta oilo granja bat jarri zuen martxan. Hogeita hamahiru urterekin euskaraz alfabetatzeari ekin zion. Euskal Filologia ikasten ere hasi zen orduko EUTG-n, Dnostian, baina ikasketa horiek utzi eta magisteritza bukatu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IKA-008 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?