Joxe Antonio Iturbe Balda
Ikaztegieta (Gipuzkoa) (1936-2011)
Biografia
Ikaztegietako Muñoa baserrian jaioa. Aita Bedaioko Zugasti baserrikoa zuen, eta ama Azkarateko Etxeberri baserrikoa. Biak morroi eta neskame gisa aritu ziren lanean bost urtez Ikaztegietako Muñoa baserrian, eta etxe hartan bizi zirenak beste batera joan zirenean, ezkondu eta bertan jarri ziren maizter. Hala jaio ziren Ikaztegietan zortzi senideak, Joxe Antonio laugarrena izaki. Etxean beti izaten zen lana eta gutxi joaten omen zen eskolara, baina hamahiru urterekin Fraisoroko "Granja Escuela"ra joan zen ikastera. Han sei hilabete besterik ez zituen pasatu, eta handik itzuliz geroz gogor egin izan zuen lan baserrian. Sekula ez zuen fabrikan lan egiteko tentaziorik eduki, nahiz eta hango soldataren ziurrak sarri inbidia eman. Baserritarren egoerarekin kezkatuta bizi izan zen beti, eta hala, Nekazal Kamarako presidente gisa aritu zen 1978. urtetik 2000. urtera, ondoren, erretiroa hartu zuen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IKA-003 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?