Fermina Lasa Luloaga
Ikaztegieta (Gipuzkoa) (1919)
Biografia
Aldabako Berazubi Erdi baserrian jaioa. Aita bertakoa zuen, eta ama, berriz, Altzokoa. Baserria Aldabako lurretan badago ere, hurbilago dago Alegia edo Ikaztegietatik, eta bi herri horietarako joera handiagoa zuten Aldabarako baino. Bost senidetan laugarrena, hamabi urte bete bezain laster Tolosako Casa Morales-era joan zen neskame. Etxeko andrea nafarra zen, Obanos herrikoa, eta hara joan ohi zen familia uda aldera lau hilabete pasatzera. Han ikasi zuen Ferminak gaztelaniaz. Gerra hasi zenean baserrira itzuli zen neskametza utzita, eta ondorenean, Aldabara bertara ezkondu zen, Ugaran Goena ("Uan Goena") baserrira. Handik, ordea, Ikaztegietara joan ziren bizitzera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IKA-004 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?