Bonifazio Arandia Uriarte Fasio
Igorre (Bizkaia) (1909-1987)
Biografia
Igorreko Elexalde auzoan jaioa. Soinujole ezaguna izan zen. Hamahiru urterekin hasi zen plazan jotzen. Urte askoan utzita egon ondoren, 1971n berriz ekin zion eta txapelketa bat irabazi zuen. Arteagako Benantzio Bernaola "Karakol" hil ondoren, beronen emaztea zen Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzailearekin eta Leon Bilbao albokariarekin batu zen entzute handiko hirukotea osatzeko. Bizkaiko trikiti estiloa zabaldu zuten plazarik plaza. IRALEko kideek elkarrizketa egin zioten 1985ean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IGO-007 | 1985 | IRALEren Bizkaiera Bilduma | Jon Aurre Azurmendi - Jose Luis Onaindia | ||
IGO-009 | 1985 | IRALEren Bizkaiera Bilduma | Jon Aurre Azurmendi - Jose Luis Onaindia |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute