Igantzi (Nafarroa)

Kalitxak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta kalitxak kentzeko zenbat modu daude, edo bueno, jendearena kentzeko eta gero animaliena, edo behiena, edo...?
- Bueno, aunitz modu badaude. Nik iba... hiru edo horrela dakizkit baina... lehenbiziko bat da baratxuriarekin. Baratxuria ed... ireki, puskatu, eta harekin igurtzi, eta joaten direla. Ez dut harekin probarik egin.
Baina bertzea da tipula. Tipula ere ebaki, eta harekin kalitxak ongi igurtzi. Baina hori egin behar da ilargia beheiti dagoelarik, eta ilargiari begira jarrita, terrazan edo kanpora atera eta ilargia non den, hari begira tipula harekin igurtzi kalitxak. Tipula hura berriz bildu, paratu lehen bezala, eta bota behar duzu gibelera, zuk ez begiratu non... nora erortzen den. Eta kalitxak joanen dira.
Eta bertzea da patatarekin igual. Patata ere… ireki, puskatu, eta harekin, ur harekin denak, kalitxak ongi igurtzi eta patata hura nik, zuk baldin badituzu kalitxak, zuk egin zuhaurek patata harekin kalitxak denak ongi igurtzi, eta gero patata lehenago bezala paratu eta eman behar didazu niri. Eta nik ez diot erran behar inori ere patata ura non gordetzen dudan. Nik gorde behar dut patata hura, isil-isilik eta zuri joanen zaizkizu kalitxak patata hura ust... usteltzen delarik, hura nik nonbait ere gorde, eta hura bera usteltzen delarik, orduan joaten omen dira kalitxak.
(...)
- Eta orbela... harri azpian paratuta…
- A, kalitxentzat (...). Hori egiten da, egiten zuten San Joanera joan eta han badira hiru txorro ur, ura eta hiru uretan ongi garbitu lehenbiziko kalitxa. Eta gero, orbel batekin igurtzi hura, kalitxak. Eta hosto hura, han bazterrean, uraren bazterrean paratu lurrean eta gero hari gainean harri bat. Lehenbiziko harri bat azpian, hostoaren azpian, eta gero bertze... hos... hura tartean hosto hura eta gero harria gainean eta utzi. Eta akabo, kalitxa joan da.
Eta animaliei berriz apoa. Zer animalia duzun kalitxarekin, haren parean paratu behar duzu, apoa bilatu kanpoan, eta poto batean sartu, poto hura itxi, eta iltze batekin animaliaren parean apo hura. (...) Behar du animaliak han egon, kuadran dagoelarik. Eta, akabo, zuk utzi hura, kasurik ere gehiago, eta zuhaurek batere ez dakizularik, joa... joanak zaizkio kalitxak denak, ez du izanen bakarrik.
- Eta apoa ze… idortzen da, edo zer pasatzen zaio potean?
- Apoa egiten izanen da bere hartan kontsumitu, idortu, klaro. Gero, kalitxa joan zaionean zuk poto hura hartu ezazu eta ez da aporik, kontsumitu izaten da dena. Baina harekin seguru joanen zaizkiola.
- Eta hori nork erakutsi zizun, edo… nork erran zizun?
- Hori… guri aitak erran zigun, aitak m… ez dakit nondik ikasi izanen zuen.
Aitak izaten zuen fede handia, eta… proba aunitz egin zuen eta beti ongi atera zen. Guk ez genuen bertze erremediorik ibiltzen kalitxa behiari kentzeko, apoa.
- Eta, normalean behiari ateratzen zaizkio? Kalitxak?
- Bai, behiak izaten dituzte titian, eta jeztera joaten zinelarik, haiek han, pikorrak han, eta nahi nuen, orain makinaz egiten diete, baina nola egiten zen dena horrela eskuz, egiten zen, behiak egiten zuen mina hartu, eta aritzen zen ostikoka, eta jezteko gelditzen zen hagitz gaiztoa. Eta orduan hori paratu eta ez zen problemarik izaten.
- Eta behin zer pasatu zitzaizun, bueno, aitari... zure aitari zer pasatu zitzaion behorrak bazuela kalitxa eta…
- Pasa zitzaion ana... anaiak bia... bazuten behor bat, eta anaiak erraten zion, bueno, behorra zuten kalitxarekin, eta anaiak erraten zion hura beterinarioak kendu beharko zuela, handia zela eta... e, apoarekin ez zela joanen. Eta aitak erraten zion bai, apoarekin joanen zela. Eta, e! erranen ziotela beterinarioari. Eta erran zioten beterinarioari, eta beterinarioak eman zion erremedioa, eta harekin egin eta lotu eta ez dakit zer, kendu zion kalitxa hura. Baina hala egon zen pixka batean, baina berriz etorri zen kalitxa, eta berriz ere handia. Eta aitak nahi zuen apoarekin proba egin. Noizbait ere apoa bilatu zuen aitak, sartu zuen potoan, eta behor hura zuten ixtegi handi baten barrenean, eta behorra zegoen ixtegi hartan, paratu zion aitak apoa, eta (horrela-horrela) denbora handia joan zen, apo hura akabatu bitarte, kontsumitu bitarte potoaren barrenean, eta joan zitzaion kalitxa. Eta gero semeak ere orduan, lehenbiziko ez zuen hainbertze sinesten, baina gero sinetsi zuen pues txikia eta... kalitxa txikia eta handiarekin ere apoak bazuela erremedioa. Eta akabo, hartatik ez zen, gehiago ez zitzaion etorri behorrari kalitxarik.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia