Ukendua nola egin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:26
- Erref: IGA-027/026
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pues paratzen da zartagin batean olioa, eta hari ematen zaio bi txisterka baratxuri, eta gero botatzen da, pues, erretxina, eta xaboia lagarto edo... pix... xerratu pixka bat, eta hara bota. Eta erretxina bota hara eta argizaria ere bai. Eta horiek denak zartaginean urtzen direlarik… urtzen direlarik, pues, egiten da pasmo-belarra ongi zanpatu trapu zuri batean, eta haren ur ura bihurtu, eta botatzen zaio hari tanta batzuk, bost-sei tanta edo horrela. Eta gero ura dena egiten da trapu zuri batean edo pasadore fin-fin batean egiten da pasatu, eta gero tarroetan paratu edo katxarro batzuetan paratu. Eta… egiten baduzu pasmo-belarra idorrarekin ura frijitu bertzearekin batean, baina ez du ahalko pro... zerik, indarrik ez du hainbertze berdearekin tantak botata bezala. Eta yasta, hori egina dago. Eta horrek aguantatzen du urteak aguantatzen ditu, bakarrik toki freskoan paratuta. Eta horrek sendatzen ditu dibiesoak, heridak, denak, ateratzen dio zikina dena, eta garbi-garbia uzten du eta ez du uzten ez kangrenarik ez zerik deus ere, ongi garbitzen du eta horrela sendatzen da. Horrek zikina dena ateratzen du, denari, zera guztiari, eta gero aurpegian pixka bat ematen baduzu ere, es… zertzen da, fin-fina jartzen da arratsean horrela pixka bat ematen baduzu, eta honek aunitz gauzatarako. Erreen a... erreentzat ere bai, erretzen baldin bada eskua edo… hanka edo… zera, horretatik paratu pixka batzuk, eta hura segidan sendatzen da. Eta egin behar badira bendak, baldin bada handia, pues egiten dira bendak, horrela igual pomada bezala egin, olioarekin eta, eta han busti benda urean, eta gero hartan pasatu, eta kaxa garbi batean paratu, eta hura beti fresko egoten da, ez da idortzen. Eta harekin paratu, lotu denak, eta harekin sendatua gelditzen da.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!