Haurren kantak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:39
- Erref: IGA-027/024
- Gaia(k):
Transkripzioa
Hori aitak erakusten zigun, a... aitak horrela, hala hankaren gainean paratu, haurrak, kantatzen zigun:
Arre-arre mandoko
Bihar Iruñerako,
Etzi Tolosarako.
Handik zer ekarriko?
Zapata eta gerriko.
Norentzat? Norentzat?
-(orduan erran behar zuen zeinentzat)-
Juanentzat.
Eta bertzea izaten zuen zare… “zare bat kukuso”. Kanta berarekin sare, “zapata eta gerriko”-ren tokian “sare bat kukuso”. Eta horrela paratu eta:
- Zu, zuri “zapata eta gerriko” eta zuri “kukusoak”...
Eta:
- Ez, ez nik ez dut nahi “kukusoak”, nik “zapata eta gerrikoa”.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!