Igantzi (Nafarroa)

Garbeko sorginak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pues Garberean ziren bi ahizpa, bata soltera eta bertzea ezkondu zen bere ilobarekin, Juanitorekin, Juanito... ez... lehentxeago hil izanen zen, zu… jaio baino lehen, eta esposatu zen eta horiek ikaragarrizko sorginaren fama zuten, hagitz, denek, e! Beldurra izaten genion, eta guri beti erraten ziguten gurasoek: “Garbereko parean pasatzean hau [behatz lodia ondoko bi behatzen artean] paratu, gurutzea!
- (Lag.): Behatzarekin?
- Bai, behatzekin rabu! hori, gurutzea dela, eta orduan ez... ezin zutela deus ere egin.
Eta hori, Madalen hori, igual et... gure ama gaixoa pobrea zen, zortzi ume bazituen, gizona hila zuen gazterik, ni bi urtekoa gelditu nintzen, eta ekartzen omen zion igual:
- Maria! –oihu egin, hor Bixinon etxean bizi ginelarik, eta- bai, badut ilar zuria eta zuretzat ekarria aza!
Eta, “Oi! Madalenek sorginak ditu baina nik behar dinat hori eta, eginen dut!”. Pues ez zion inori kalterik egin, eta gure ama hiltzeko jarri zen. Hagitz grabe jarri zen. Eta gauez beti “Maria!” eta “Maria!” hura, oihu hura aditzen zuen, beti. Eta gero hori, gauez joaten ziren neskazahar horri e... zerara, nik txar-txarra ezagutu nuen, e! Eta herriko iturrira Garberetik arropak garbitzera, eta beti gauez, eta hartik: “hori harrapatu behar diagu, Madalen, ez dun bizirik iraunen. Madalen tzar horri!”. Eta, joaten ziren, eta, beti ematen zioten horrela, bi aldeetatik lotzen ziren, bi karreteretatik herriko iturrira hartu behar zutela, baina eskapatzen zen. Eta gero erran zioten, egun batean behinik behin harrapatu izanen zuten hurbilean, eta, berari kolpeak eman, eta kolpeak eman eta ez zen... ez zen zertzen, ez zela...
- (Lag.): Ez zuen minik hartzen.
- Minik ez zuela hartzen. Eta erran zien norbaitek, orduan hainbertze baitzen horrela aditzen zena, pues, emateko itzalari kolpea, eta orduan izanen zela kolpatua.
- (Lag.): Madalenen itzalari kolpea emanda.
- Bai, itzalari. Eta itzalari eman, eta nola dena… masakratua, dena heridekin eta...
- (Lag.): Bere itzalari jo eta berak heridak?
- Bai, berak heridak, berari eman eta ez zuela zerarik, botererik, bueno, bazuela berak boterea nonbait ere salbatzeko. Horrela erraten zuten lehen.
Eta gero, elizara joaten ziren hori, emakume hori, eta, apezak, liburua ixten bazuen, meza eman, eta meza emateko liburua, libro sagrado edo hori, e... hura... ixten bazuen, pues ez zen elizatik ateratzen, hura.
- Eta zer egiten zuen?
- Eta han egon, apezak berriz ireki arte. Eta, apezak, nonbaitetik enteratu zen, nik apez zahar hura ezagutzen nuen, enteratu zen zerbaitez, eta, egin zuten egun batean irekia utzi, irekia utzi, eta sakristiara hura joan eta orduan atera, bertzela han egoten zen Madalen, elizan.
Eta gero behinik behin gaizkitu zen e... hori, eta, apeza deitu, eta apezak bazekien hala zela, eta hori egia omen da, e! Pasatua... Nik bertzeek erran zituztenak zertzen ditut, kontatzen ditut, eta, apezak erran zion:
- Orain, Madalen, zer egin behar duzu? Holaxe egon beharko duzu sufritzen. Orain nori eman behar dizkiozu zure gaiztakeria horiek?!
- Eta hori emanen dizkiot... nori emanen dizkiot?! –han zuen koinatua be… eta ahizpa, baina...- emanen dizkiot oilarrari!
Eta :
- Oilarra?! Oilarrak ez du izanen, zuk duzun boterea ez du izanen oilarrak!
Eta, orduan eman zizkion oilarrari eta beheitiko biga bati, bueno, behi bati, biga, ederra omen zuten, eta, hura zeratu zuelarik, apeza han omen zen, zer... bere zerak ematen eta… ari omen zen eta, orduan Madalen hil zen, eta harekin batean oilarra, eta beheitiko biga, eta horretan akabatu zen Madalen.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia