Luzean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:58
- Erref: IGA-027/021
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Hori largo erraten zitzaion orduan, luzean, e! Largoan… erraten zen. Hor lehen erran dena, bi etxe izan behar zuten orain frontoia den toki horretan bertan, bi etxe, e! Arotzenea eta Arginenea omen zuten izena. Eta horreta... horiek kendu zituzten eta orain ja hobekiago dago aritzeko, baina orduan oso txarra omen zegoen, behar zenuen zuk eskibatu bi etxe haiek eta luzera jokatu, aritzeko, baina! Aunitzetan sakatu eta tak! igual etxe hori jo eta hara! Eta, raia non zegoen pasatzeko. Nik nola ez nuen ezagutu! Baina botaharria eta denak hor daude oraindik, han dago, sakatzeko eta… zera nola dagoen, oraindik ere han dago.
- Bai, eta hiru zulo, pilotak uzteko-edo, ez?
- Baita, baita. Eta horrela gauzak, bakarrik ni... ni ordukoz ez, ez, zeratik guri aitak erraten ziguten guri horrela, zeratik, Herriko etxeko leihotik, ari zen eta, norbait ere batzuentzat ideia gehiago, bere lagunak edo bere familiakoa ez dakit, eta behinik behin handik erraten: “Bai, honek du tanto!” eta “Bai, honek du tanto!”, eta bertzeek egiten zuten denboran isil-isil-isilik, isil-isil-isilik, bai, irri egite... irrigarria izan behar zuen horrela, pues beti bere... bere lagunei... Bueno, hori denena izaten da, dudarik badu horrek bere... ez dakit e... nola den, baina ba! bai, bai, horiek, Jesus! Honek gero, lehen erran dena, Allinea da gero hor ostatua goiko aldean, hor kurba hartzen den arbola, baita arbola bat, zen arbola bat, horren ondoraino ailegatu izan behar zuten, sakea, bai.
Hau laxo… Donezteben-eta aritzen den hau, pues igualtsua da, bakarrik ez du... garbiagoa da, erran nahi nuke… frontoia eta gauzak… toki handiagoa eta zera gehiago du. Hor niretzat Iruritakoa da txarrena dena. Sakatu eta luze samar jotzen bada, bi teilatu dira aitzinean, e! Eta, teilatua jo eta beheiti et… erortzeko denboran hartzen baldin badu ona da, zer rarua, e! Pues teila gainera ia ailegatzen badute ja erraten dute ja tantoa egina da, e! eta horrela. Nik ikusi dudana un poco raro huraxe da, hori, Iruritako… plaza, bai.
- Eta Arantzara joaten zinetenean zer zen, bestetako programaren barnean hori, pilota partida, ez?
- A, bai, bai. Ba! hombre, ez gainera nolanahikoa! Bai, bai, bai, bueno. Hamar duro irabazten zen, hamar duro, zer gauza, e! jo! Bai, bai, eta hik hura entregatzen hion andreari eskutara, zerua!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!